Dagoeneko Topaketa berankorrak

E-posta Inprimatu

Ostegunetatik aurrera, beraz hilak 21etatik aurrera, Topaketa berankorrak, Elena Asins-en erakusketa berria, ikusi ahal izango da.

Topaketa berankorrak erakusketak denboraz hitz egiten digu, orainera eramandako iraganeko denboraz, gure eskura ditugun baliabide teknologikoei esker orain sortutako obrak utopia ziren garaiez, ikusezintasunaz, orain oraina diren topaketa berankorren absentziaz.

 Gaur egun, nahi ez duzuna ere egin daiteke, baliabideak baititugu horretarako, dio 1996 urtetik Azpirotzen (Nafarroa) bizi den artistak, eta Albert Einstein fisikari handiaren esaldia ekartzen du gogora:

Nire ustez, baliabideen perfekzioa eta helburuen nahasmendua dira gure garaiaren ezaugarri behinenak.

Aro digital berriak eskura jartzen dizkigu, ez baliabideak bakarrik, baita edukia ere; horrek halako mesfidantza eta beldur esplikaezin bat sorrarazten dio artistari baita gozamena ere, harro baitago makinak eta berak lortzen duten horretaz.

Datak: 2012/06/21-2012/09/22

Ordutegia: steartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00

Obrak: bere obra berrieneko instalazio, bideo, serigrafia eta marrazkiak

Bisita gidatuak: 943 112 750 eta   Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Iruzkin bat idatzi


Berrita
Seguratsun kodea

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.