
Erakustaretoaren programazioak ikus arte garaikideetan jartzen du arreta guztia.
Honako lau ardatz hauek ditu oinarritzat:
- Artistei banakako gonbidapenak egitea artezkaritzarik gabeko proiektu berriak gauza ditzaten aretoan.
- Arte ekoizpen garaikidearen azpian dauden ideien azterketan eta aurkezpenean eragingo duten gaiak edo tesiak. Ikertzaile, historialari edo komisario independentearen ekimenez etor daitezke, zentroaren beraren gonbidapena edo bestelako arte zentroekiko elkarlana dela bide.
- XX. mendeko mugimendu artistikoak edo ibilbide historikoak, bilduma pribatu nahiz publikotan.
- Itzala duten banakako artisten erakusketa antologikoak edo atzera begirakoak.
Erakustaretoaren ordutegia
Asteartetik larunbatera
11:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
Telefonoa: 943.112.750 / 943.112.753
Bulegoen ordutegia
Astelehenetik ostiralera
8:30 - 15:00
Telefonoa: 943.112.750/3
Bisita gidatuak
Komarekin harremanetan jarri
Posta elektronikoa: info@komazk.com
Telefonoa: 943.456.000 / 617.256.284