gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010ko irailak 3, ostirala
Koldo Mitxelena Kulturunea
Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9. 20006 Donostia · Gipuzkoa Tel.: +34 943 112760. Fax.: +34 943 112765. E-mail: km1@gipuzkoa.net

2010 Inbentarioa koldo.jpg

Etxea txukuntzen dugu urtero, abuztuan. Zer esan nahi du horrek? KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegia Itxi egingo dugula inbentarioa dela eta. Abuztuaren 9tik 21era arte, biak barne, liburutegian gogor arituko gara lanean baina ez dugu jenderentzat irekiko.

ERAKUSTARETOA

Paisaia ideia gisa: proiektuak eta proiekzioak, 1960-1980

Book of the Seven LagoonsKOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoak Paisaia ideia gisa: proiektuak eta proiekzioak, 1960-1980 erakusketa hartuko du ekainaren 10etik irailaren 25a bitartean. Duela 40 urte artista talde batek artea beste ikuspegi batetik -lurra ardatz hartuta, alegia- heltzeko ideia aurrerakoia erakusten du proiektuak.

Eragiogun kulturari

Gipuzkoa_20_aurkezpena.jpgOstegunean, uztailak 8, Gipuzkoako Foru Aldundiak edukien hedapenaren modu berriei buruzko hitzaldia eskainiko du KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian 19:00etatik 20:45era: ERAGIOGUN KULTURARI. Gipuzkoa2.0: edukia partekatuz, ezagutza aktibatu.

GANBARA

Don Herberten Esku pausatua 1975-2010 erakusketa KMK-ko Ganbaran

Don HerbertEkainaren 30ean, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbarak ateak irekiko dizkio Don Herbert (Detroit, AEB, 1942) litografo eta margolariari eta bere Esku pausatua 1975-2010 erakusketa ikusteko aukera izango dugu irailaren 4a arte.

Euskal dantza balioan jardunaldiko dokumentazioa

Kepa Artetxe eta Iraitz Barandiaran dantzanEkainaren 21ean, Euskal dantza balioan jardunaldia izan zen KOLDO MITXELENA Kulturunean. Sabin Bikandik eta Oier Araolazak euskal dantza tradizionalaren heziketa sustatzeko eta sendotzeko bideak aztertu zituzten. Orain, jardunaldian aurkeztutako dokumentuak on line daude Dantzan Ikasi webgunean.

Koldo Mitxelena Elissalt Video KMK zuzenean
  • Xabier Lizardi
  • Disidencias otras
  • Txiki Zabalo
  • Bitoriano Gandiaga
  • Tomas Hernandez Mendizabal
  • Álbum Siglo XIX Mendea
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net